Itxi

Herriak eta Hiriak

Zirkulazioa

Bilbok bi radar izango ditu hiriko erdigunean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Mazarredo Zumarkalean eta Recalde Zumarkalean egongo dira, bertan zirkulazioa "lasaitzeko" asmoz.

Bilboko Udalak bi radar jarriko ditu hiriburuko erdigunean abuztuaren 1etik. Bat Mazarredo Zumarkalean, eta, beste bat, Recalde Zumarkalean, 25. eta 27.  zenbakien artean. Zirkulazioa "lasaitzea" da helburua.

Recalde zumarkalea noranzko bikoa da, eta biotan bi errei daude. Zirkulazio handiko gunea da, Bilborako sarbidea delako. Gainera, ibilgailuek 50 kilometro orduko abiaduraren muga gainditzen dute sarritan. Abandoko barrutia eta gaitasun handiko sare metropolitarra, aireportua eta iparraldeko auzoak lotzen ditu.

Tarte horretan, lau autobus geraleku daude, eta busak zirkulazio erreian gelditzen dira.

Udalak neurri hauek hartuko ditu:

- Erabilera askotako erreia: tarte guztian eskuineko erreia alde bietan aparkatzeko izango da zirkulazioaren intentsitatea txikia den ordutegian; hau da, gauez eta asteburuetan. Autobus-geralekua duten etxadietan ezin izango da aparkatu. Horrela aparkatzeko 71 plaza gehiago egongo dira aipatutako ordutegian. Zirkulatzeko ordutegia hauxe izango da: astelehenetik barikura, 07:30etik 20:00etara; zapatuetan 09:00etatikk 20:00etara; eta domeketan 11:00etatik 20:00etara.

- Seinaleen errefortzua: alde bietako erdiko erreietan lurreko seinale gehiago jarriko dira, 50 kilometro orduko abiadura gehienekoa dela adierazteko. Salbe zubitik beherantz datozenentzat zutikako seinaleak jarriko dira, abiadura-muga adierazteko eta lurrean ere jarriko dira seinaleak.

- Radar-kabinak: Udalak radar-kabina bi, disuasio-izaerakoak, jarriko ditu. Bata Mazarredo zumarkalearen parean eta beste Recalde zumarkaleko 25 eta 27 zenbakien artean (Colon de Larreategi eta Henao kaleen artean).

- Guggenheim Museora joateko informazio-seinaleak: lurrean informazio-seinaleak jarriko dira Recalde zumarkalean, Moyua-Mazarredo noranzkoan.