Itxi

Herriak eta Hiriak

Bilbo

Lau auto erre dira Santutxun piztutako sute batean

eitb.eus

Horietako bik kalte handiak izan dituzte, baina garrek ez dute inor zauritu. Gainera, beste sute bat izan da Getxoko etxe batean, eta Gasteizen gizon bat ospitaleratu dute, kea arnasteagatik.

  • Foto: Bomberos de Bilbao

Auto batek su hartu du gaur, osteguna, 01:40an eta haren ondoan aparkatuta zeuden beste hiru auto kaltetu dira, Bilboko Santutxu auzoan.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i adierazi dioenez, horietako bik kalte handiak dituzte, eta beste bi kaltetu dira.

Bestalde, Gasteizen, 58 urteko gizonezko bat Santiago Ospitalera eraman behar izan dute, kea arnasteagatik, bere etxebizitzako ke-xurgagailuak su hartu ondoren.

Gertaera Fernandez de Leceta kalean jazo da, 01:25ean, Arabako hiriburuan.

Ondoren, 05:40an, sute bat piztu da Getxoko etxebizitza batean, Perune estratan. Etxea hutsik zegoen; beraz, ez da inor zauritu.

Suhiltzaileak bertaratu eta gero, sua erabat itzali dute, 07:30 inguruan. Beheko solairua kiskalita geratu da.

Santutxuko sutearen irudiak (Bilboko Suhiltzaileak):

Argazkia: Bilboko Suhiltzaileak

Argazkia: Bilboko Suhiltzaileak