20:27

Herriak eta Hiriak

Aste Nagusia

Bilboko Konpartsek 'Arrain Fish Festival' lehiaketa aurkeztu dute

agentziak | erredakzioa

Laugarren edizioan, euskal kulturako "itsasoko oinarrizko produktuak" prestatu beharko dituzte: txipiroiak saltsan, marmitakoa, bakailaoa bizkaitar erara eta bakailaoa pil-pil erara.

  • 'Arrain fish festival'en aurkezpena. Argazkia: Bilboko Konpartsak

    'Arrain fish festival'en aurkezpena. Argazkia: Bilboko Konpartsak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilboko Konpartsek 'Arrain Fish Festival' lehiaketa aurkeztu dute Erriberako merkatuan, itsasoko produktuak eta 'slow food' filosofia uztartzen dituen munduko lehiaketa bakarra, Aste Nagusian egingo dena.

'Slow food' gastronomiak kalitatean, jatorrian eta bertako sukaldaritza tradizionalean jarri nahi du arreta, eta, filosofia horri jarraituz, abuztuaren 23tik 27ra Areatzan janaria prestatzera gonbidatu dituzte 'Arrain Fish Festival'en.

Lehiaketaren laugarren edizioan, parte-hartzaileek euskal kulturako "itsasoko oinarrizko produktuak" prestatu beharko dituzte: txipiroiak saltsan, marmitakoa, bakailaoa bizkaitar erara eta bakailaoa pil-pil erara.

Etxeko txikienek ere 'slow food' gastronomian trebatzeko aukera izango dute 'Euskal Txiki Master' egitasmoan, abuztuaren 21ean, 22an eta 23an, eta gulak, langostino entsalada, kokotxa pintxoa eta antxoa eta arrautzadun langostino kazuelak egingo dituzte.

Aurtengo edizioan, Bilboko Konpartsek merkatua inplikatu nahi izan dute, eta Areatzako Koilara eman diote ekitaldiaren aurkezpenean.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena