Itxi

Herriak eta Hiriak

ASTE NAGUSIA

2017ko Bilboko jaien egitaraua abuztuaren 27an, azken egunean

eitb.eus

2017ko Aste Nagusiari 'agur' esateko eguna iritsi da, eta azken ekitaldiez gozatzeko aukera egongo da, Marijaiak alde egin aurretik.

  • Mariajaiari agur esateko eguna. Argazkia: EiTB

    Mariajaiari agur esateko eguna. Argazkia: EiTB

Abuztuaren 27an, 2017ko Bilboko Aste Nagusiko bederatzigarren eta azken egun honetan, bilbotarrek eta bisitariek azken ekitaldiez gozatzeko aukera izango dute, Marijaiari 'agur' esan aurretik.

Hauek dira egitarau ofizialean jasota dauden ekitaldiak:

Igandea, abuztuak 27

09:00 Areatza. Gastronomia-lehiaketa: Buztan-gisatua. Izen-ematea.

10:00 Txistularien diana eta txupina.

10:00 Areatza. Warhammer VII. Lehiaketa.

10:30 Plaza Biribila. Erraldoien eta buruhandien agerraldiaren hasiera. Ondalan-Bizkaiko Gaiteroak.

11:00 Casilda Iturrizar parkea (Anselmo Clavé) TXIKIGUNEA.

12:00 Bilbao Hiria Su Artifizialen Nazioarteko XXVII. Lehiaketa Nagusia. Sari banaketa.

12:00 Pergola. Bilbainadak: 5 BILBAINOS.

12:00 Areatzako kioskoa. Udaleko Musika Bandaren kontzertua.

13:00 Plaza Barria. TXISTULARIEN ALARDE NAGUSIA & Maixa eta Ixiar.

13:00 Zazpi Kaleak. Bilbainadak: BILBOTARRAK.

13:00 Santiago plaza. Bertsolariak.

13:30 Areatza. Erraldoien XXVIII. Bilkura. Ondalan-Bizkaiko Gaiteroak. Partaideak: BIZKAIA: Ondalan eta Ondalan Txiki (Deustu), Mairuek-Gaztedi (Santutxu) eta Bilboko Udalaren Erraldoi Konpartsa. GIPUZKOA: Irrintzi (Donostia). LAPURDI: Kanbo. NAFARROA: Sanduzelai (Iruñea).

13:30 Arriaga plaza. Kaleko antzerkia.

14:30 Areatza. Gastronomia-lehiaketako sarien banaketa.

16:30 Casilda Iturrizar parkea (Anselmo Clavé) TXIKIGUNEA.

18:00 Zezen-plaza. Abonamenduko bederatzigarren zezenketa.

19:00 Plaza Barria. BDB. Euskal dantzak. BETI JAI ALAI (Basurtu).

19:30 Gas-plaza. Umeentzako antzerkia.

20:00 Plaza Barria. BDB. Erromeria eta Larrain dantza.

20:30 Arriaga plaza. Zezensuzkoa.

22:20 JAIEN AMAIERA berezia eta MARIJAIAri agurra. Pregoilariari eta txupinerari ohorezko aurreskua. Ibaitik, Areatzako zubitik Udaletxeko zubira.