Herriak eta Hiriak
Nafarroa
Adingabe bat atxilotu dute Murchanten, baimenik gabe autoa gidatzeagatik
Agentziak | Erredakzioa
Industria-nabe baten kontra talka egin zuen arte gidatu zuen autoa. Ondoren, lekutik ihes egin zuen. Atxilotu zutenean autoaren gidaria bera izan zela aitortu zuen.
Adingabe bat atxilotu dute Murchanten, bideko segurtasunaren kontrako delitua leporatuta. 17 urteko mutilari baimenik gabe autoa gidatzea eta Nafarroako udalerri horretako industria-nabe baten kontra talka egitea egotzi diote.
Ostiral arratsaldean jazo zen gertaera, gazteak bere sendiaren autoa hartu eta Murchanteko kaleetan zehar ibili zenean. Industria-nabe baten kontra talka egin zuen arte autoa baimenik gabe gidatzen jarraitu zuen.
Lekutik ihes egin ostean, autoa bere sendiaren etxetik gertu geldiarazi zuen. Foruzaingoak ikerketa ireki zuen, eta gidaria identifikatu ostean, 17 urteko mutila atxilotu zuten. Une horretan, egindakoa aitortu zuen. Hala, baimenik gabe autoa gidatzeagatik auzipetu dute.