09:10

Herriak eta Hiriak

Sutea

Hiru edukiontzi erre dituzte Bilbon

EITB.EUS

Sutea bart piztu da Maria Diaz de Haro kalean, eta kalteak eragin ditu denda baten erakusleihoan, etxebizitza baten pertsianan eta semaforo batean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Hiru edukiontzi erre dituzte bart Bilbon, Maria Diaz de Haro kalean (Indautxu auzoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Iturrion arabera, garrak 03:30ean piztu dira edukiontzietako batean, gainerakoetara zabaldu da.

Suak kalteak eragin ditu denda bateko erakusleihoan, lehen solairuan dagoen etxebizitza baten pertsianan eta semaforo batean.

Bilboko suhiltzaileek amatatu dute sutea.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena