Itxi

Herriak eta Hiriak

Nafarroa

Gizon bat atxilotu dute Zarrakaztelun, auzokide bati eraso egitea egotzita

Agentziak | Erredakzioa

Eztabaida bizia izan ostean, erasotzaileak aitzur handi bat hartu zuen. Biktima osasun-zentro batera eraman zuten, eta zauriak josi behar izan zizkioten.

Foruzaingoak Zarrakazteluko 60 urteko bizilagun bat atxilotu du, auzokide bati aitzur batekin mehatxu eta eraso egitea leporatuta. Biktima osasun-zentro batera eraman dute, eta zauriak josi behar izan dizkiote.

Astelehenean jazo zen gertaera, Nafarroako udalerri horretako kale batean. Erasotzaileak 56 urteko auzokide batekin eztabaida bizia izan ostean egin zion eraso, Foruzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Biktimak jarritako salaketaren arabera, bat-batean erasotzailea autora hurbildu zen eta bertan zuen aitzur handi bat hartu zuen. “Mehatxu” egin ostean, besoarekin kolpea gelditzea lortu zuen. Alabaina, udalerri horretako osasun-zentro batera eraman behar izan zuten, zauriak josteko.

Lekura hurbildu ziren foruzainek inguruan zeuden lekukoekin hitz egin zuten, eta erasotzailea atxilotu zuten.