Herriak eta Hiriak
22:15ean
Gaizka Garitano gonbidatu, gaurko 'Bilboko Aste Nagusia 2017' saioan
EITB
Gainera, Frantziako Féérie su-etxearen su artifizialak eskainiko ditu saioak zuzenean.
Gaur gauean, Gaizka Garitano futboleko entrenatzailea izango dute gonbidatu 'Bilboko Aste Nagusia 207' saioan, Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok aurkeztuta. Saioak gainera, Frantziako Féérie su-etxeak aurkeztutako su artifizialak eskainiko ditu zuzenean.
Horrez gain, Nerea Aliasek Bilboko txosna guneko eta Zazpikaletako giroa ekarriko du. Egun horretan, gainera, Plaza Barrian egiten duten Larrain dantza zoragarriaren irudiak erakutsiko ditu.
'Bilboko Aste Nagusia 2017' gaur gauean izango da ikusgai 22:15etik aurrera ETB1en.