17:15

Herriak eta Hiriak

Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, suzko arma erabiliz dirua lapurtzeagatik

Agentziak | Erredakzioa

Datozen orduotan epailearen esku jarriko dute susmagarria, baina ikerketak zabalik jarraitzen du, harekin batera lapurreta egin zuen gaizkilea identifikatu arte.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

23 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, suzko arma erabiliz beste gizon bati dirua lapurtzea leporatuta. Ertzaintzak ohar baten bidez jakitera eman duenez, baliteke aire konprimatuko arma bat izatea. Gaizkileak beste pertsona batekin egin zuen lapurreta.

Ertzaintzako patruila bateko agenteek atzo, ostirala, arratsaldean atxilotu zuten susmagarria. Bizkaiko hiriburuan joan den asteartean indarkeria eta beldurra erabiliz egindako lapurretarekin nolabaiteko zerikusia zuelakoan atxilotu zuten.

Gauean, Europa Parkean zegoela norbaitek gainean zeraman diru guztia lapurtu egin ziola salatu zuen gazte batek. Antza denez, bi pertsona harengana hurbildu ziren, eta indarra erabiliz mehatxu egin ostean suzko arma atera zuten, dirua hartu eta ihes egiteko.

23 urteko susmagarria atzo arratsaldean aurkitu zuten. Datozen orduotan epailearen esku jarriko dute, baina ikerketa zabalik jarraitzen du, harekin batera lapurreta egin zuen gaizkilea identifikatu arte.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena