Itxi

Herriak eta Hiriak

Delitua

Odoleztatuta eta suzko arma batekin zihoan gazte bat atxilotu dute Iruñean

Agentziak | Erredakzioa

Gaztea Nafarroako Ospitalera eraman dute, seguruenik arma zuri bat erabiliz egindako zauri arinak dituelako.

Iruñeko kaleetatik odoleztatuta eta suzko arma batekin zihoan 25 urteko gazte bat atxilotu du Espainiako Polizia Nazionalak.

Nafarroako Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez, kasua"delinkuentzia arruntarekin lotuta" egongo litzateke. Gertatutakoa argitzeko asmoz, Espainiako Polizia Nazionalak ikerketa abiatu du.

Pertsona batek Nafarroako larrialdi zerbitzura deitu, Mendebaldea eta Ermitagaña auzoen inguruan "odoleztatuta zihoan pertsona bat" ikusi ostean. Nafarroako Gobernutik azaldu dutenez, atxilotuak praka bakeroak eta suzko arma bat zeraman, baina ez zuen kamisetarik.

Gaztea Nafarroako Ospitalera eraman dute, seguruenik arma zuri bat erabiliz egindako zauri arinak dituelako.

Antza denez, pertsona batek edo hainbatek eraso egin zioten, eta etxera iritsi orduko, baliteke suzko arma hartu eta haiengana joateko asmoa eduki izana, erasotzaileei aurre egin nahian.