Itxi

Herriak eta Hiriak

Gertakaria

Pertsona bat ospitalera, Bilbon piztutako sute baten ondorioz

EITB.eUS

Sua bart izan da Julian Gayarre etorbidean (Txurdinaga auzoa).

1:21
Sutea Txurdinagan

Pertsona bat erietxera eraman behar izan zuten atzo Bilboko Txurdinaga auzoko etxebizitza batean sutea piztu eta gero, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Sua igandeko 20:20 aldera piztu zuen Julian Gayarre etorbideko etxebizitza baten zazpigarren solairuan. Bertaratutako larrialdi zerbitzuek hainbat pertsona artatu behar izan zituzten, eta horietako bat Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten, kea arnastuta intoxikatu baitzen.

Eraikina hustu behar izan zuten, eta 21:30 igarota itzuli ziren bizilagunak euren etxeetara.

Sutea zergatik piztu zen ikertzen ari dira orain.