Herriak eta Hiriak
Saria
Euromillones zozketak 142.799 euro utzi ditu Bilbon
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko Errekalde zumarkaleko 21. Loteria Administrazioan zigilatutako txartel batek lortu du saria.
Bilbon zigilatutako Euromillones zozketako txartel baten jabeak 142.799 euro irabazi ditu, bigarren kategoriako hiru garailetako bat izan baita atzoko zozketan.
Bilboko Errekalde zumarkaleko 21. Loteria Administrazioan zigilatutako txartelak lortu du saria.
Horrez gain, Gijonen eta Valentzian zigilatutako beste bi txartelek sari berdina lortu dute.
Atzoko zozketan ez zen lehen kategoriako garailerik izan, eta, hortaz, 28 milioi euroko zakua izango da hurrengo zozketan sari nagusia irabazten duenarentzat.
n duenarentzat.