Herriak eta Hiriak
Akordioa jaurlaritzarekin
Agentziak | erredakzioa
Herritarrentzat doakoak diren 800 wifi sare daude instalatuta ia-ia eraikin publiko eta auzo guztietan.
Aurreikuspenak betez gero, wifi sareak doan eskainiko dituzte Bizkaiko hiriburuko tranbiaren geltoki guztietan, urtea bukatu baino lehen, Bilboko Udalak eta Euskal Trenbide Sareak (ETS) lortutako akordio bati esker.
Kolaborazio ituna Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Arantxa Tapia ETS elkarteko presidente eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak sinatu dute. Hala, Atxuri eta Casilla artean dauden geltoki guztietan interneterako sarbidea eskainiko da haririk gabeko eta doako sareen bidez, Udalak zabaldu duenaren arabera.
Informazioaren teknologiaren bidez garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna bultzatzeko asmoa du Udalak egitasmo honekin.
Gaur-gaurkoz, herritarrentzat doakoak diren 800 wifi sare daude instalatuta hiriburuan, ia eraikin publiko guztietan (liburutegi, kiroldegi, kultur etxe eta abarretan) eta auzoetan.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa