21:02

Herriak eta Hiriak

Merkatua

Bilboko Zazpikaleek 'maukak' berriro eskainiko dituzte asteburu honetan

Agentziak | Erredakzioa

Iragan ostiraleko eguraldiak ez zuen batere lagundu, eta salmentak jaitsi ziren. Horregatik, Zazpikaleetako dendak kalera aterako dira berriro ostiral eta larunbat honetan.

  • Artxiboko irudia: EFE

    Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilboko Zazpikaleetako dendak kalera aterako dira berriro ostiral eta larunbat honetan, irailak 29 eta 30, pagotxen merkatu berri bat egiteko. Horrela, iragan asteburuan hurbiltzerik izan ez zuten kontsumitzaileek aukera berri bat izango dute.

Bilboko Udalak Zazpikaleetako Merkatarien Elkarteari baimena eman dio, Euskadiko outlet handiena berriro egiteko.

Iragan ostiraleko eguraldi kaskarra kontuan izan du Udalak; izan ere, salmentak jaitsi ziren, mauken merkatuarentzako oso garrantzitsua zen egunean.

Zazpikaleetako dendariek merkatua errepikatzearen aldeko apustua egin dute. Milaka lagunek azken denboraldiko produktuak erosi ahal izango dituzte, beherapen handiarekin.

Esker onekoak

“Bizilagunei eskerrak eman, azaldutako lankidetza eta elkartasunagatik, eta Udalari esfortzu eta sentsibilitateagatik”, adierazi du Unai Aizpuru Zazpikaleetako Merkatarien Elkarteko presidenteak.

Horrela, 200 merkatari inguruk euren dendetako ateen aurrean azken maukak salgai jarriko dituzte, hau da, % 90eko beherapenak izango dituzten pagotxak.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena