Herriak eta Hiriak
Santurtzi
Agentziak | Erredakzioa
Atunak harrapatzeko itsasontzi izozkailu berri hori Indiako ozeanoan ibiliko da, eta piraten aurre egiteko neurriak izango ditu.
'Euskadi Alai' atunketaria. Argazkia: Zamakona.
Santurtziko Zamakona ontziolak atunak harrapatzeko itsasontzi izozkailu bat eraikiko du Bermeoko Echebastar arrantza enpresarentzat, enpresa biek gaur jakinarazi dutenez.
Campolibre Alai izena izango du eta Euskadi Alai, Jai Alai, Izaro, Alakrana eta Elai Alai ontziekin batera ibiliko da Indiako ozeanoan.
Itsasontzi berri horrek teknologia modernoenak izango ditu eta Echebastar enpresaren eskakizunen neurrira egingo dute, Indiako ozeanoan ibiltzeko.
Ontzi berriak super estruktura eta aluminiozko zubia izango du; baita piratei aurre egiteko segurtasun neurri berriak ere.
El nuevo atunero congelador se llamará Campolibre Alai, buque que se incorporará próximamente a la flota de Echebastar, formada por el Euskadi Alai, Jai Alai, Izaro, Alakrana y Elai Alai.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa