Itxi

Herriak eta Hiriak

Zinema

Bizkaia Zubia itxita, Gracia Querejetaren 'Ola de crímenes' filmatzeko

Agentziak | Erredakzioa

Zubi esekia ibilgailu eta bidaiarientzat itxita egongo da astelehen honetan 07:00etatik 20:00ak arte.

  • Bizkaia Zubia. Gonzalo Elorzaren argazkia.

Gracia Querejeta zuzendariaren Ola de crímenes filmaren eszena batzuk grabatuko direla eta, Bizkaia Zubia ibilgailu eta bidaiarientzat itxita egongo da hilaren 9an, 07:00etatik 20:00ak arte.

Getxoko Udalak jakinarazi duenez, txalupa zerbitzua indartuko dute.

Halaber, Bizkaia Zubiaren inguruko kaleetan, itsasadarraren bi aldeetan, trafikoa aldizka moztuko da. Areetan, 06:30etik aurrera, mozketa horiek Udaltzaingoak erregulatuko ditu. Tomas Olabarri eta Evaristo Churruca kaietan ere mozketak egongo dira, 15:00etatik 19:30era arte gutxi gorabehera, eta Eduardo Coste kalean, Gobelatik Kale Nagusira doan tartea, 15:00etatik 19:30era arte. Aipatutako mozketa horiek ez dute kalterik eragingo eremuko etxebizitzen garajeen sarrera eta irteeretan.

Ola de crímenes filma

Besteak beste, Maribel Verdu, Raul Arevalo, Antonio Resines, Paula Echevarría, Juana Acosta eta Raul Peña antzezleek parte hartuko dute Gracia Querejeta zuzendariaren Ola de crímenes filmean. Bilbo Handian eta Bilboko leku turistikoenetan igaroko den filma da.

Zubi esekian filmatzeaz gain, Olabarri Jauregian, Botika Zaharrean, Getxoko kaleetan, Portugaleten eta Nerbioi ibaian ere grabatuko dute.