Herriak eta Hiriak
Lapurreta
Agentziak| Erredakzioa
Lapurtu nahian zebilen enpresako ate automatikoan harrapatuta gelditu eta gero, suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute, eta ondoren Ertzaintzak atxilotu du.
Suhiltzaileek 39 urteko gizon bat erreskatatu dute Galdakaon, eta ondoren, Ertzaintzak gizona atxilotu du, lapurtu nahian zebilen enpresako ate automatikoan harrapatuta gelditu baita, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Jazoera joan den igandean gertatu zen, 18:20 aldera, Galdakaoko (Bizkaia) Irubide industrialdean. Gizonezko batek SOS-Deiaki deitu zion pertsiana automatiko batean burua sartuta zuela eta harrapatuta zegoela esateko.
Ohol bat erabilita igo zen gizona atearen goiko partera, baina burua sartzerakoan harrapatuta gelditu zen. Suhiltzaileek askatu eta ospitalera eraman zuten gizona.
Identifikatzerako orduan, beste lagun baten nortasuna eman zien ertzainei, baita industrialdera heltzeko erabilitako txirrindua ere abuztuan Amorebieta-Etxanon lapurtutakoa zela.
Hori guztia kontutan izanda, Ertzaintzak gaur goizaldean atxilotu du, ospitaletik atera bezain laster, eta gaurko egunean epailearen aurrera eramango dute, jabetzaren aurkako delitu bat eta nortasunaren usurpatze beste delitu bat egotzita.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa