Herriak eta Hiriak
Zirkulazio istripua Nafarroan
Istripu batetik ihes egindako tuterar bat salatu du Foru Poliziak
Agentziak | Erredakzioa
Caparrosoko 19 urteko neska baten aurka talka egin zuen ihes egindako gizonak, baina neskak ibilgailuaren datuak eman zizkion Foru Poliziari eta horri esker aurkitu ahal izan dute.
Tuterako Foru Poliziak atzo aurkitu zuen zirkulazio istripu batetik ihes egindako tuterar bat. Caparroson beste ibilgailu batekin talka egin ostean ihes egin zuen.
Istripua N-121 errepidean gertatu zen. Caparrosoko 19 urteko neska baten aurka talka egin zuen ihes egindako gizonak, baina neskak ibilgailuaren datuak eman zizkion Foru Poliziari eta horri esker aurkitu ahal izan dute.
Deskribapen horri esker lortu zuen Foru Poliziak 24 urteko tuterarra aurkitzea; gidariak alkohol eta drogra-probak gainditu zituen, eta bi delitu egotzi dizkiote: segurtasun distantzia urratzearena (200 euro eta 4 punturekin zigortutakoa) eta istripu batean parte hartu eta ihes egitearena (200 euro).