Itxi

Herriak eta Hiriak

Gertakaria

Gidari mozkor batek kale-argi baten aurka talka egin du Gasteizen

Agentziak | Erredakzioa

Kale-argiaren zati bat ibilgailuaren gainean erori da eta kopilotuaren aldeko kristala hautsi du. Gidaria onik atera da.

38 urteko gidari mozkor bat onik atera da Gasteizen, bere autoa errepidetik atera ondoren. Ibilgailuak kale-argi baten aurka talka egin du. Kale-argiaren zati bat autoaren gainean erori da eta aurreko kristala hautsi du.

Gertakaria 06:00ak aldera jazo zen atzo Gasteiz etorbidean, Ama Vedruna kaleko bidegurutzean, Udaltzaingoak gaur jakitera eman duenez.

Autoa errepidetik atera zen, eta kale-argiaren eta bide-seinale baten kontra talka egin zuen. Kale-argiaren zati bat ibilgailuaren gainean erori zen eta kopilotuaren aldeko kristala hautsi zuen. Gidaria onik atera zen.

Mozkor zantzuak

Bertaratu ziren udaltzainek gizona mozkor zegoela ikusi zuten. Horregatik, alkoholemia-probak egin zizkioten.

Aire litroko 0,72 eta 0,69 alkohol miligramo eman zituen gidariak, hau da, baimendutakoaren ia hirukoitza. Bide segurtasunaren aurkako delitua ikertzen ari dira.