Herriak eta Hiriak
Proiektua
Donostia zati bat, Lepen
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Huelvako herri horretako hondartza batean Donostia islatuko du, eta, horretarako, Kontxako baranda zati bat jasoko du.
-
Kontxako baranda. Argazkia: Jon Hernandez Utrera
Donostiako Udalak Kontxako hondartzan kendutako 100 metro baranda emango dizkio Lepe (Huelva) herriari. Izan ere, Andaluziako udalerri horrek Gipuzkoako hiriburua islatu eta omendu nahi du La Antilla hondartzan.
Eneko Goia Donostiako alkateak azaldu duenez, Lepera eramango dituzten barandak "zaharkituak" daudelako kendu dituzte Kontxatik.
"Ez da dekorazio kontua, segurtasun kontua baizik; baranda aldatu egin behar da, tarteka", esan du Goiak.
Horren esanetan, Lepeko Udalak baranda zatiak eskatu zizkien, La Antillako hondartzan jartzeko. Donostia islatu nahi dute bertan, eta pasealekuaren zati horri Gipuzkoako hiriburuaren izena eman nahi diote.
Gainera, Kontxatik kendutako gainerako barandak enkanean jarriko dituzte, nahi duenak etxean zati bat izan dezan.