09:47

Herriak eta Hiriak

Zirkulazio-istripua

3 lagun zauritu dira zirkulazio-istripuetan Iruñean

Agentziak | Erredakzioa

Bestalde, bi lagun zauritu dira Nafarroako errepideetan izandako hainbat istripuetan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Azken orduotan Iruñean izandako zirkulazio-istripuetan hiru pertsona zauritu dira, txirrindulari bat tartean.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Joan XXIII.aren plazan izandako istripuan zauritu da txirrindularia.

Bestalde, 20 urteko gizon bat zauritu da ibilgailu eta ziklomotor baten arteko talkan, Ponpeio plazan, eta 29 urteko emakume bat zauritu da bi ibilgailuren arteko talkan, Julio Caro Baroja plazan.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, sei zirkulazio-istripu izan dira Nafarroako errepideetan 07:10 eta 09:11 artean; horietatik hiru, talkak izan dira, eta beste biak, errepidetik atera dira. Hori dela eta, bi lagun zauritu dira, Leitzan eta Iruñean.

Talkak direla eta, eginbideak ireki dituzte Leintzan (NA-170 errepidea), Lizarran (NA-178 errepidea) eta Arangurenen (PA-30 errepidea) izandako istripuetan.

Bestalde, hiru ibilgailu atera dira errepidetik Etxarri Aranatzen (A-10), Iruñeko ingurubidean (PA-30) eta Bakaikun (A-10).

Foruzaingoak arduraz gidatzeko gomendioa egin du, euria dela eta, Erkidegoaren zati handi batean zorua bustita baitago eta ibilgailuek irrist egin dezaketelako.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena