Itxi

Herriak eta Hiriak

Hegaldi berriak

Gasteiz eta Kolonia arteko hegaldia, abian

Agentziak | Erredakzioa

Asteartean Foronda eta Sevilla artekoa estreinatuko du Ryanair hegazkin enpresak.

0:42

Hegaldi merkeak eskaintzen dituen Ryanair Irlandako hegazkin-enpresak Forondako aireportutik Koloniarako (Alemania) hegaldi berria estreinatu du astelehen honetan. Bihar, berriz, Sevillakoa abiatuko da lehenengoz.

Hegaldiak astelehen eta ostiraletan aterako dira Forondatik, 16:25ean, eta 16:00etan helduko dira Gasteizko aireportura.

Bestalde, Sevillako hegaldiak bihar, asteartea, abiatuko dira, astearteetan eta larunbatetan. Forondatik aterako dira 21:50ean, eta Forondara ailegatuko dira 21:25ean.

Bi hegaldi berri horiek Forondatik Bergamo-Milanera (Italia) eta Tenerife Hegoaldera doazenei gehituko zaizkie.

Era berean, 2018tik aurrera, Bukarest eta Palma de Mallorcara joateko aukera egongo da, eta 2019an, Malagara joateko hegaldiak aurreikusita ditu Ryanairrek.