10:59

Herriak eta Hiriak

AITORTZA

Udalak "Bilboko Hiribilduaren Enbaxadore" izendatu du Guggenheim Museoa

Agentziak | Erredakzioa

Bestalde, Bizkaisida, Javier Viar, Jon Ortuzar, María Dolores de Damborenea eta TeleBilbao dira "2017ko Bilboko Ospetsuak".

  • Guggenheim Bilbao museoa. Argazkia: Txaro Ortiz de Zarate.

    Guggenheim Bilbao museoa. Argazkia: Txaro Ortiz de Zarate.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak "2017ko Bilboko Ospetsuak" izendatzeko aukeratutakoen zerrenda jakinarazi du astearte honetan Gobernu Batzordearen bileran. Gainera, Bilboko Udalak "Hiribilduaren Enbaxadore" izendatu du Guggenheim museoa, "mundu osoan hiri-eraldaketaren eta Bilboren etorkizunaren ikur kultural eta ekonomikoa izateagatik".

"2001ean eratutako Bilboko Ospetsuak aintzatespen honen bidez, jardunean egindako ibilbidearen ondorioz hiriaren izen ona zabaltzen lagundu duten pertsonak nahiz erakundeak aldarrikatu nahi dira", Bilboko Udalak gogoratu duenez.

Orain arte 95 aintzatespen egin ditu Bilboko Udalak, eta aurten sei lagun berri gehitu dizkio Bilboko Ospetsuen zerrendari: Bizkaisida Bizkaiko Hiesaren aurkako Herri Batzordea "hiesaren inguruan kontzientziatu eta heztearen alde eta osasun publikoko arazotzat hobeto ulertzearen alde erakutsi duen arima solidarioagatik" hautatu dute; Javier Viar farmazialari bilbotarra, "Bilboko Arte Ederren Museoaren hedapena eta bilakaera hiriko kulturarekin uztartzen jakiteagatik"; Jon Ortuzar Bilbao, "enpresen, komunikabideen, ospitale-zentroen eta Euskalduna Jauregiaren kudeaketan egindako ibilbide profesionalagatik" eta "Bilbon kultura, gizartea eta ekonomiaren arteko topagunea orekatzeagatik"; Maria Dolores de Damborenea mediku bilbotarra eta zientzialari nabarmena, "altruismoa, zuzentasuna, zintzotasuna eta solidaritatearen balioetan oinarrituta ospitale-kudeaketan egindako ibilbide profesionalagatik"; eta TeleBilbao telebista-katea, "Bilbo jarduteko arrazoi duen pertsonen eta langileen taldea, Munduko Hiriburuan egunero gertatzen dena gure etxeetara eramateko lan egiteagatik".

Bestalde, Udalak "Bilboko Hiribilduaren Enbaxadore" izendatu du Guggenheim Bilbao Museoa, "mundu osoan hiri eraldaketaren eta Bilboren etorkizunaren ikur kultural eta ekonomikoa izateagatik". "Enbaxadore" bakarra zegoen orain arte, 2012an izendatu zutena: Athletic Club.

Iruzkinak

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena