Herriak eta Hiriak
Galdeketa
San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe berroneratzeko planaren bozketa, Basaurin
eitb.eus
Basauritarrek honako galdera honi erantzun behar izan diote: "Ados zaude San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe berroneratzeko proiektua aurrera eramatearekin?".
San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe berroneratzeko planari buruzko herri-galdeketa egin da gaur, igandea, Basaurin. Guztira, 4.948 lagunek eman dute botoa 18:00etarako, erroldaren % 14,78. Basauriko Udalak ezarritakoaren arabera, gutxienez % 20koa izan behar da parte-hartze hori, galdeketak balioa izan dezan. 14:00etan % 10,36koa zen.
33.400 herritarrek hartu ahal izan dute parte (erroldatuta dauden 18 urtetik gorakoak), eta honako galdera honi erantzun behar izan diote: "Ados zaude San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe berroneratzeko proiektua aurrera eramatearekin?".
Jarritako 16 hautetsontziak 09:00etan ireki dituzte, normaltasunez, eta 20:00etan itxi dituzte.
Proiektuan 25,4 milioi euroko inbertsioa dago aurreikusita, eta, besteak beste, honako hauek sortzea da asmoa: 15.000 metro karratuko parkea eta zonalde berdea, geltoki berria, aparkalekuak eta etxebizitzak.
Herriaren erdigunean erabiltzen ez den eremu horri erabilera emateko eskaera historikoari erantzuteko antolatutako ekimena da. Etxebizitza eremuak modernizatzeaz gain, auzoen arteko irisgarritasuna eta lotura hobetzea da helburua. Azken bost urteotan hiritarrek iritziak eman eta ekarpenak egin dizkiote proiektuari.
Kontsulta hasiera batean 2016ko irailean ospatuko zen baina epaitegi batek geldiarazi egin zuen Estatuko abokatutzak aurkatu ondoren. Basauriko Udaletxeak interbide bat eskatu zion Espainiako Gobernuari eta honek azkenean baimena eman zion.
Iritzi eta ekarpen horietako asko egitasmoan barneratu dituzte, behin-betiko txostena egin arte.
(Ilustrazioa: www.basauri.net)
Nork bozkatu ahal izan du?
Basaurin erroldatutako 18 urtetik gorako biztanle guztiek bozkatu ahal izango dute, estatu espainiarrekoak zein Europar Batasuneko beste edozein herrialdetakoak.
Noiz egin da herri-galdeketa?
2017ko abenduaren 17an (igandea).
Zein izanSan Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe berroneratzeko proiektua aurrera eramatearekin?
Non eta nola bozkatu ahal izan da?
Gaur, 09:00etatik 20:00etara, behar den moduan seinaleztatutako hautetsontziak ipiniko dituzte ohiko hauteslekuetan. Herri-galdeketa baino egun batzuk lehenago etxeetara bidali dituzte bozkatzeko txartelak. Hauteslekuetan ere egongo dira eskuragarri.
Zer egiteko asmoa dago?
1- Pozokoetxeko trenbide-hondartza hiri-bilbean txertatzea, auzo horretan gutxi gorabehera 15.000 m2-ko parke bat eta berdegune bat sortu eta hiru eraikin berri eraikitzeko.
2- San Fausto kalean zenbait eraikin egitea eta Florian Tolosa eta Juan Ibargutxi kaleetan pasaguneak sortzea.
3- Guztira, 277 etxebizitza berri sortuko dira (libreak, finkatutako salneurrikoak eta dotazionalak), batez beste 6 solairuko altuera duten eraikinetan; horrela eraikuntza handiak saihestuko dira (eraikin altuena 8 solairukoa da).
4- San Faustoko esparru librea handitzea, 2.000 m2 gehiago horretarako zuzenduz, eta oraingo plazarako irisgarritasuna hobetzea, inguruko kaleetan (Nagusia eta Autonomia) jarraipena edukiko duen plaza lautu bat eratuz.
5- Bidebietan tren-geltoki berri bat eraikitzea. Erabat irisgarri eta funtzionala izango den geltoki horrek sarbide bat edukiko luke San Fausto plazan, Florian Tolosa kalearen parean, hain zuzen.
6- Irisgarritasuna hobetzea, San Faustotik Pozokoetxerantz, oinezkoentzako arrapalen bitartez.
7- Aguirre Lehendakaria kalea oinezkoentzat egitea Pozokoetxeko tartearen eta oraingo geltokiaren aurreko plazaren artean (oraindik berresteko dago, obren garaian egingo diren trafikoari buruzko proben arabera erabakiko da).
8- Aparkaleku-eskaintza handitzea bizileku-eraikin berrietan eta lur azpiko aparkaleku berriak eraikitzea, aparkatzeko 150 leku edukiko dituztenak (eskaeraren arabera, aparkaleku-solairu bat gehiago egiteko aukera dago). Lur gaineko aparkalekuei dagokienez, gaur egun trenbide-hondartzan dauden aparkalekuak Pozokoetxen zehar antolatuko dira banaketa berri batean.
9- Kaltetutakoei beste etxebizitza bat ematea: Beste etxebizitza batera joan behar duten pertsonek daukatena baino etxebizitza hobea jasoko dute. Lege barruan, ahalik eta baldintza ekonomiko onenak eskaintzen saiatuz ekingo zaie kalte-ordainketei. Izan ere, San Miguel, Sarratu eta Basozelain egin zen prozesuaren antzekoa garatuko da hemen.
10- Finantziazioa. Autofinantzagarria da: Jarduketak burutzean egin beharreko kontratazioek eta gastuek bermatuta eduki beharko dute finantziazioa.
(Ilustrazioa: www.basauri.net)
(Ilustrazioa: www.basauri.net)
(Ilustrazioa: www.basauri.net)