Itxi

Herriak eta Hiriak

Gertakizuna

Ospitalean jarraitzen dute zuhaitz handi bat erorita Iruñean zauritutako bi oinezkoek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Oinezkoetako bat harrapatuta geratu zen zuhaitzaren azpian, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan zuten.

0:53

Ospitalean jarraitzen dute zuhaitz handi bat erorita atzo (astelehena) arratsaldean, Iruñeko erdigunean, zauritutako bi oinezkoek. Zuhaitza, zaharra eta egoera txarrean zegoen eta bi oinezko harrapatu zituen, Foru Gobernutik jakinarazi dutenez.

Oinezkoetako bat harrapatuta geratu zen zuhaitzaren azpian, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan zuten.

Bertara osasun langileak eta foruzainak ere gerturatu ziren.

Oraindik ez dago argi zer dela eta erori den arbola.