Herriak eta Hiriak
Sutea
Eraikin bat hustu dute Bilbon sute bat dela eta
Agentziak | Erredakzioa
Sutea eraikin bateko etxabe batean, estetika denda batean piztu da eta ondoren goiko solairuetara hedatu da, Maria Diaz de Haro kalean. Ez da zauriturik izan.
Eraikin bateko auzotarrak aterarazi dituzte Bilbon etxabeko denda batean sute bat piztu ostean. Ez da zauriturik izan, baina pertsona bat artatu behar izan dute tokian bertan kea arnasteagatik.
Sutea asteazken honetan, 00:25ean, piztu da Maria Diaz de Haro kaleko 34. zenbakian dagoen estetika denda batean.
Antza, sutea zirkuitulabur elektriko batean piztu da, eta goiko solairuetara hedatu egin da; hori dela eta, ke ugari atera eta eraikinetik hedatu da.
Ertzaintza eta suhiltzaileek zazpi pisuko eraikina hustu behar zian dute. Ordu batzuk beranduago, eta sutea itzali eta gero, auzotarrak euren etxeetara bueltatu ahal izan dira. Sutea piztutako etxabeko dendak kalte larriak izan ditu.