Itxi

Herriak eta Hiriak

maiatzaren 27an izango da

Estropatada gomazko ahateen lasterketa solidarioa Iruñean ere egingo dute aurten

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Azken sei urteetan Bilbon arrakasta handia lortu eta gero, plastikozko ahateen lasterketa Nafarroako hiriburuan ere egingo dute aurten.

  • Bilboko Estropatadaren irudi bat. Argazkia: EFE

    Bilboko Estropatadaren irudi bat. Argazkia: EFE

WOP Fundazioak I. Estropatada antolatu du Iruñean maiatzaren 27rako (igandea). Egun horretan, gomazko 20.000 ahate lehiatuko dira Arga ibaian, lasterketa solidario batean. Endekapenezko gaixotasun neurologikoak ikertzeko dirua biltzea da helburua.

Ekimena urtero ospatzen da Bilbon, duela sei urtetik, eta oso arrakastatsua izan ohi da. Horregatik, aurten Iruñean ere egingo dute.

Ahate guztiek txip identifikatzaile bat izango dute. Horrela, parte-hartzaile bakoitzak zuzenean jakingo du, GPS teknologiaren eta webgunearen bidez, bere ahatea zein postutan dagoen.

Igandean, Walk On Project (WOP) Fundazioak flashmob bat egin zuen Iruñeko Gaztelu Plazan, eta, horretan, 200 pertsonak hartu zuten parte.

Maiatzaren 27ko jaia 12:30ean hasiko da. Gainera, Runa parkean hainbat jarduera izango dira.

Parte hartzeko, WOPato ticket  bat erosi beharra dago, Corte Inglesen, ekimenaren webgunean edo ekimenarekin bat egingo duten dendetan.