Itxi

Herriak eta Hiriak

ONCE ZOZKETA

ONCEren kupoiaren zozketak 105.000 euro banatu ditu Bilbon eta Basaurin

EITB.EUS

Saritutako kupoi bakoitzak 35.000 euro jasoko ditu.

Bart, martxoak 26, ONCEren kupoiaren zozketak 105.000 euro banatu ditu Bizkaian; Bilbon eta Basaurin, hain zuzen.

Horietako bat Alfonso Lopez Uzal saltzaileak saldu zuen Bilboko Santiago 5 kalean, Bilboko Zazpikaleetako Santiago katedralaren parean. Beste bat Santutxun saldu zuen Joaquín Borras saltzaileak, Karmeloko elizaren parean. Saria jaso duen hirugarren kupoia, berriz, Basaurin saldu zuen Fernando Iglesias saltzaileak, Agirre Lehendakaria kalean, 34. zenbakiaren parean.

Saritutako kupoi bakoitzak 35.000 euro jasoko ditu. Guztira 105.000 euro banatu ditu atzoko kupoiak Bizkaian.