Itxi

Herriak eta Hiriak

istripua

Emakume bat zauritu da Gasteizen, tranbiak harrapatuta

eitb.eus

Harrapaketa 10:15ean gertatu da, San Prudentzio ikastetxearen parean, Wellingtongo Dukearen kalean. Larrialdietarako zerbitzuetako kideek bertan artatu dute emakumea, eta ospitalera eraman dute gero.

52 urteko emakume bat zauritu da ostegun honetan Gasteizen, tranbiak harrapatuta.

Harrapaketa 10:15ean gertatu da, San Prudentzio ikastetxearen parean, Wellingtongo Dukearen kalean, eitb.eus-ek jakin duenez.

Larrialdietarako zerbitzuetako kideek tokian bertan artatu dute emakumea lehenengo, eta ospitalera eraman dute ondoren.

Tranbiaren zerbitzua 30 minutuz egon da geldituta, eta 11:00k aldera hasi da berriro. Euskotrenek ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.