Herriak eta Hiriak
Nafarroa
Agentziak | Erredakzioa
48 urteko emakumeak eta 44 urteko gizonak hirukoiztu egin zuten baimendutako alkohol tasa.
48 urteko emakume bat eta 44 urteko gizon bat lo aurkitu zituzten Iruñean eta Burlatan, euren autoekin istripua izan eta gero, Iruñeko Udaltzaingoak ohar batean gaur jakinarazi duenez. Biek positibo eman zuten alkoholemia proban.
Lehen ezbeharra igande arratsaldean jazo zen. Emakume batek gidatzen zuen autoak autobus geltokiaren horma baten kontra jo zuen. Udaltzaingoa heldu zenean, lo aurkitu zuten gidaria eta motorra martxan. Emakumeak hirukoiztu egin zuen baimendutako alkohol tasa.
Bigarren istripua Iruñeko Milagrosa auzoan gertatu zen. Gidariak ihes egin zuen, baina handik gutxira topatu zuten Burlatan, auto barruan lo. Horrek ere hirukoiztu egin zuen baimendutako alkohol tasa.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa