Itxi

Herriak eta Hiriak

Istripua

77 urteko gizon bat hil da Gasteizen autobus batek harrapatuta

EITB.EUS

Ezbeharra 'olibondoaren biribilgunean' jazo da, Gaztelako Atea eta Fontetxako Gaztelua kaleek bat egiten duten lekuan.

77 urteko gizon bat hil da gaur, astelehenarekin, Gasteizen autobus batek harrapatuta, Udaltzaingoak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Ezbeharra 'olibondoaren biribilgunean' jazo da, alegia, Gaztelako Atea eta Fontetxako Gaztelua kaleek bat egiten duten lekuan.

Larrialdi zerbitzuak bertan dira, iturrion arabera.