Itxi

Herriak eta Hiriak

Harrapaketa

84 urteko gizon bat hil da Iruñean, autobus batek harrapatuta

Agentziak | Erredakzioa

Harrapaketa 10:45ean gertatu da, Sanduzelai auzoan. Ikerketa abiatu dute istripuaren nondik norakoak argitzeko.

84 urteko gizon bat hil da Iruñean, Villavesa enpresako autobus batek harrapatuta, Sanduzelai auzoan, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Harrapaketa 10:45ean gertatu da Nafarroa etorbidean. Gizona larri eraman dute Nafarroako Ospitalera, baina handik gutxira hil egin da.

Kolpearen ondorioz gizona autobusaren azpian gelditu da harrapatuta eta suhiltzaileek atera behar izan dute.

Iruñeko Udaltzaingoak ikerketa abiatu du jada istripuaren nondik norakoak argitzeko.