Itxi

Herriak eta Hiriak

Emakume bat Psikiatrian ingresatu dute Gasteizen, ume bat bahitzen saiatu ondoren

agentziak | erredakzioa

Haurra gurasoekin zegoen auto barruan, eta, Udaltzaingoaren arabera, ibilgailuak zenbait ate irekita zituen.

41 urteko emakume bat atxilotu zuten astelehenean Gasteizen, hiru urteko ume bat eramaten saiatzeagatik. Atxilotu ostean, hiriburuko Santiago Ospitaleko Psikiatria Unitatean sartu zuten.

Udaltzaingoaren arabera, 13:20an gertatu zen, Urbasa Mendiaren kalean. Haurra gurasoekin aparkatutako auto baten barruan zegoela, ibilgailuak zenbait ate irekita zituela baliatu zuen emakumeak umea hartzeko, eta ihes egin zuen.

Dena den, gurasoek emakumea harrapatu eta agenteak heldu arte atxiki zuten. Udaltzainak heldutakoan, emakumeak eraso egin zien eta, ondorioz, atxilotu egin zuten.

Gasteizko Santiago Ospitaleko Psikiatria Unitatera eraman zuten ondoren.