Itxi

Herriak eta Hiriak

Haize ufadak

Gizon bat zauritu da Iruñean haize handiak botatako hesi batek jota

Agentziak | Erredakzioa

Haize ufaden ondorioz, gainera, zenbait adar erori ziren, baina inor zauritu eta kalteak eragin gabe.

Gizon bat zauritu zen atzo (osteguna) Iruñeko Bigarren Zabalgunean haize handiak botatako hesi batek jota, Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Ezbeharra arratsaldean gertatu zen eta zauritua Nafarroako Ospitalera eraman zuten.

Haize ufaden ondorioz, gainera, zenbait adar erori ziren, baina inor zauritu eta kalteak eragin gabe.