Herriak eta Hiriak
zozketak
ONCEren Amaren Eguneko zozketak 18,5 milioi euro utzi ditu Villabonan
Agentziak | Erredakzioa
Correoseko bulegoan saldu dute 17 milioi eurorekin saritutako kupoia. Horrez gain, 40.000 eurorekin saritutako beste 39 kupoi ere saldu dituzte bertan.
ONCEren Amaren Eguneko aparteko zozketaren sari nagusiak milioi zaparrada utzi du igande honetan Villabonan (Gipuzkoa). Sari nagusia, 17 milioi eurokoa, Gipuzkoako herri horretan saldu dute, ONCEk ohar batean jakinarazi duenez.
Kupoi sariduna (27206 zenbakia, 037 seriea) Correosek Berria kaleko 62.ean duen bulegoan saldu dute.
Sari nagusiaz gain, 40.000 euroko saria duten 39 kupoi (1.560.000 euro) saldu dituzte. Guztira, beraz, 18,5 milioi euro tokatu dira Gipuzkoako herri horretan, ONCEren zozketa batek Euskadin inoiz utzi duen saririk potoloena.