Itxi

Herriak eta Hiriak

Iruñean

Gizon batek salaketa jaso du baimendutako zarata maila bere zakurrak gainditzeagatik

agentziak | erredakzioa

Bizilagun batek Udaltzaingora deitu zuen, auzokoaren zakurraren zaunkengatik.

Iruñeko Udaltzaingoak salaketa bideratu du bizilagun baten aurka, bere zakurraren zaunkek baimendutako zarata maila gainditu egin zutelako, neurketa egin zutenean baieztatu zutenez.

Astearte arratsaldean, zarataren neurketa egitea eskatu zuen bizilagun batek, ondoko etxebizitzan dagoen zakurren zaunkengatik. Emaitza positiboa izan zen eta, hortaz, animaliaren jabeak salaketa jaso zuen.

Udaltzaingoak jakinarazi duenaren arabera, etxeko animalien kasuan, erantzulea jabea da beti, berak bete eta betearazi behar baitu indarrean dagoen araudia.