13:18

Herriak eta Hiriak

Delituak Nafarroan

Gizon bat atxilotu dute Iruñean 6.000 haur pornografia artxibo konfiskatu ostean

Agentziak | Erredakzioa

konfiskatutako materialaren artean, 5 eta 6 urte arteko neskatoei eginiko eraso "oso gogorrak" daude.

  • Haur pornografiaren aurkako operazioa. Artxiboko irudia.

    Haur pornografiaren aurkako operazioa. Artxiboko irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Polizia Nazionalak 33 urteko gizon bat atxilotu du Iruñean haur pornografia izatea eta banatzea egotzita.

Polizia Nazionaleko Goi Buruzagitzak jakinarazi duenez, atxilotuari 6.000 haur pornografia artxibo baino gehiago konfiskatu dizkiote; esaterako, 5 eta 6 urte arteko neskatoei eginiko eraso "oso gogorrak".

Atxilotuak, antza, joan den uztailetik zabaltzen zuen haur pornografia bat-bateko mezularitza zerbitzu baten bidez. Mezularitza zerbitzu horrek Kanadan du egoitza, eta bertako agintariek konturatu ziren delituaz.

Kanadako agintariak Polizia Nazionalarekin harremanetan jarri ostean, Polizia Judizialak ikerketa abiatu zuen eta ustezko pedofiloa identifikatu zuten.

Agenteek gizonaren etxea miatu zuten Iruñean, eta haur pornografia material ugari konfiskatu ostean, atxilotu zuten.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena