Itxi

Herriak eta Hiriak

Ospakizunak

Bilboko Gau Zuriaren egitaraua

eitb.eus

Bilbao 700 Fundazioak antolatu du ekimena, eta ekainaren 15ean eta 16an egingo dute. Soinu, antzerki eta musika ikuskizunek beteko dute egitaraua.

  • Arriaga Antzokia, argiztatuta 2016ko Gau Zurian. Argazkia: Joseba Gomez

    Arriaga Antzokia, argiztatuta 2016ko Gau Zurian. Argazkia: Joseba Gomez

Bilbok bere 718. urteurrena ospatuko du ekainaren 15ean eta 16an Gau Zuria ekimenaren baitan. Bilbao 700 Fundazioak antolatu du, eta lehen aldiz, hiriak bi gau hartuko ditu omenaldia egiteko, 21:30etik 01:30ra arte.

Urtebetetzea ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu hiriak, besteak beste, argi, soinu, antzerki, musika ikuskizunak, bideo mapping-ak eta esperientzia sentsorialak. Horiek guztiek ibilbide bat osatuko dute Bilbon zehar eta bertara hurbilduko direnak erne egon beharko dira bazter guztietara begira.

Era berean, Gau Zuriak beste esperientzia batzuk proposatuko ditu aurten: Bilbo Unibertsora bidaiatzea, Antzinako Greziako lanpadoforoak ezagutzea, argi konstelazioak behatzea eta dimentsio handiko loreak mirestea; oihartzun interaktibozko jolasak, txotxongilo erraldoiak.

Bestalde, ospakizunen bi gau horietan Bilbok bi erakunderi omenaldia egingo die, Euskaltzaindairi eta Indautxuko eskolei hain zuzen ere, bakoitzaren egoitzan zehazki.

Gau Zuriaren egitaraua beteko duten ikuskizunek Bilboko hainbat tokitan eskainiko dira, hala nola Gizakunde elizan, Rekalde Aretoan eta Arriagan plazan.

1. TRANSFIGURAZIOA (GIZAKUNDE ELIZA)

Musika klasiko eta garaikidez osatutako argi eta soinu ikuskizun bat, espazioa goitik behera aldatuko duena. Lau zatitan eta lau musika-mugimendutan (introspekzioa, bilaketa, transfigurazioa eta betetasuna) banatutako pieza bat. Orkestrarekin emanaldiak: 22:00, 22:45, 23:30, 00:15 eta 01:00.

2. CHILL OUT (MARZANA MOILA)

Marzana moila topagune bihurtuko da GAU ZURIAn ekainaren 15 eta 16an instalatuko den Chill Out txokoa ezagutu nahi dutenentzat.  Argazkiak egiteko, atseden hartzeko eta solastatzeko txoko bat. Modu bat gauzak komunikatzeko eta elkarrekiko komunikazioa bideratzeko.

3. ABESTIZ ETA SOINUZ (SANTIAGO KATEDRALEKO ATARIA)

Santiago katedraleko atarian Bilboko lau musika-talde eta abesbatza hauen kontzertuak eskainiko dira: Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Koral Elkartea, San Antonio Iralabarri Korala eta San Anton Abesbatza.

- Ostiralean, hilaren 15ean, 21:00etan: Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa

- Ostiralean, hilaren 15ean, 23:00etan: San Anton Abesbatza

- Larunbatean, hilaren 16an, 21:00etan: Bilboko Koral Elkartea.

- Larunbatean, hilaren 16an, 23:00etan: San Antonio Iralabarri Abesbatza.

4. BERTSE (EUSKAL MUSEOA)

Oraintsu inauguratutako Euskal Museoko klaustro estaliak LA HISTORIA y LA VILLA DE BILBAOk protagonizatutako BERTSE antzerki-ikuskizuna ostatatuko du. Bidaia bat denboran barrena Bilboren idiosinkrasiaren gakoak ezagutzeko, oinarritzat harturik hiriaren sorrera, hazkundea eta garapena, gako batzuk gaur egun eraldaketa-eredu bezala proiektatzen direnak etorkizun paregabe baterantz eta Bilbo 2018ko Europako hiri onena bilakatu dutenak. Emanaldiak bariku eta zapatuan: 22:30, 23:15, 00:00 eta 00:45.

5. EGUZKILOREAK (EUSKALTZAINDIAREN EGOITZA. Plaza Barria).

Euskaltzaindiak bere mendeurrena ospatzen du, eta karia horretara eguzkilorez apainduko ditu bere balkoiak 1918ko irailaren 5 haren oroigarri, egun horretan egin baitzen Oñatin Eusko Ikaskuntzaren Lehen Kongresua eta hantxe erabaki baitzuen Hizkuntza Atalak organismo bat sortzea euskara ikertu eta zaintzeko.

6. BILBO UNIBERTSOA (ARRIAGA PLAZA)

Arriaga Plazan kokatuko da Bilbo Unibertsoa, bertakoek nahiz kanpoko bisitatu ahal izango duten planeta-instalazioa. Instalazioa egunez egongo da jarrita eta gauez Holst-en doinuarekin piztu eta argituko da.

7. BEYOND (AREATZAKO ESTALPEA)

Instalazio honek argi-tunel handi bat bilakatuko du Areatzako estalpea. Espazio horren barnean publikoak argiak sortzen dituen perspektiba eta denbora efektuak nabarituko ditu, tunel batean bidaiatzen ariko balitz bezala.

8. LIGHT FACTORY (UDALETXEA)

Bilboko udaletxeko aurrealdea kolorez jantziko da Adlib Creations etxearen aireko izpi luzez osatutako argi eta diseinu grafikoko ekoizpen batekin. Irudien lagungarri, argien efektuekin programatutako soinu banda bat entzungo da. Musika sorkuntzak soinu efektu urbanoak sortuko ditu gogora ekartzeko hiria, gizakien eta portuko jarduna, eta elektro eta new age musikak.

9. LAMPADOPHORES (URIBITARTE)

Abandoibarran kalejira argitsu batean ibiliko dira LAMPADOPHOREAK, egitura puzgarri handi batzuk Antzinako Greziako zeremonietan argiak eramaten zituzten lanpadoforoen izena daramatenak. Kalejira Pio Baroja ingurutik La Salveko zubira bitartean egingo da.

10. EKAITZ HANDIA (BIZIKIDETASUN PLAZA)

Isozaki zabalgunean programatuko den instalazioan --8 metroko diametroko kupula garden bat-- argi eta musika ikuskizun bat eskainiko da, konfetizko ekaitz handi bat irudikatuko duena. Instalaziora sartzen den publikoak esperientzia hori biziko du eta irudituko zaio kristalezko elur-bola horietako baten barruan dagoela.

11. TULIPAK (ALBIA LORATEGIAK)

Lanpara-tulipezko bodegoi batek apainduko ditu Albia lorategiak. Era guztietako estanpatu eta kolorezko 100dik gora pantaila jarriko dira Abandoko gune horretan.

12. PlaZART (ZABALGUNEA)

Hainbat arte diziplinatako ikuskizunak Zabalgunen. Musika, dantza eta sormena gainezka duten ikuskizunak eta GAU ZURIAn arituko diren protagonistak.

Ostirala, hilak 15

21:00 ERAUL

21:20 ELIZARAN+ZEBERIO

21:30 ROJO TELÓN

21:50 BAAKAI Kolektiboa

22:10 Aitor Etxebarria

22:40 ERAUL

23:00 Elizaran+Zeberio

23:20 ROJO TELÓN

23:40 BAAKAI Kolektiboa

00:00 Aitor Etxebarria

Larunbata, hilak 16

21:00 LUMI

21:20 ROJO TELÓN

21:30 ANEGURIA

21:50 DANZA

22:10 SONAKAY

22:40 LUMI

23:00 ROJO TELÓN

23:20 ANE GURIA

23:30 DANZA

00:00 SONAKAY

13. TXIO-TXIO (MUTUALIA)

Txori bi Mutualiako (Henao, 10) lorategi magikoko zuhaitzetan ohaturik. GAU ZURIAren kolaboratzaile dugu aurtengo edizioan lehen aldiz MUTUALIA. Egokiera honetarako beraizik sortutako formatu handiko bi pieza jarriko dira Bilboko txoko xarmant honetako zuhaitzen adarretan, naturako soinu lasaigarriak entzuteko gauaren isiltasunean.

14. OSKARBIA (REKALDE ARETOA)

Quim Moya margolari-performer-ak 15 metroko horma-irudi handi bat margotuko du zuzenean Rekalde Areotan eta “izarrezko unibertso“ bat irudikatuko du. Oihaleko izarrak itsasgarri fluoreszente batzuk izango dira, instalaziora doan publikoari banatuko zaizkionak aukera izan dezan pintura kolektibo horretan parte hartzeko.

15. FLOWER POWER (MOYUA PLAZA)

Moyua Plazak lorontziak estreinatuko ditu. Instalazio honek landare munduaren indar harrigarria erakusten digu. Landareek lore, fruitu eta materia bizi bilakatzen dituzte ura, lurra eta argia, argizko lorategi bat eta giro magiko eta irreal bat sortuz.

16. ARGIZKO BIDEA (ERTZILLAKO OINEZKOENTZAKO ALDERDIA)

Ertzilla kaleko oinezkoentzako alderdiko farolak kolorez jantziko dira Bilboren urteurrena ospatzeko.

17. RIZOMA (AZKUNA ZENTROA)

Azkuna Zentroko atrioaren burdinazko zutabeek argi konstelazio bat sostengatuko dute. Iluntasunean argituko diren ehunka soka elkar gurutzatzen dira laino kezkagarri bat sortuz. Konposizio bat erdi eskulturikoa, naturala eta teknologikoa. Tom Dekyevere artista plastiko belgikarrak, mundu osoa kurritu duen eskultura efimerozko sistema baten sortzaileak, egindako lana.

18. BALDOSA (INDAUTXU PLAZA)

Instalazio interaktibo eta murgiltzailea. 6x6m-ko Bilboko baldosa handi bat da, 40 cm-ko altueran jarria eta perimetroan argitua. Bilboko baldosa handi bat, abestu egiten duena berarekin jolasten baduzu. Zapaldu ezazu!, orduantxe piztuko da eta hasiko da abesten.

19. 100 URTEKO KOLOREAK (INDAUTXUKO ESKOLAK)

Indautxuko eskolek mende bat betetzen dute eta kolorez jantziko dira urteurren hori ospatzeko. Mapping bat proiektatuko da handi eta txikien jostagarri Ricardo Bastida arkitektoaren eraikin honetan. Has bedi emanaldia!

20. ERROTA (CASILDA ITURRIZAR PARKEKO PERGOLA)

Laser-argi futuristaz eginiko eszenografia ikusgarria, Casilda Iturrizar parkean jarriko dena eta 3 dimentsioko argi-irudiak sortuko dituena, korridore birtualak eta efektu bolumetrikoak, argi-paleta dibertsifikatu bat eskainiz eta eguzki izpien aberastasun guztia atereaz.

21. MUSIKA 110 (BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA)

Arte Ederren Museoko bisitariek musika klasikoko zuzeneko emanaldi batez gozatuko dute pinakoteka barruan, GAU ZURIAko doako sarrerarekin.

22. IN SILHOUETTE (ARTETXE KONDEAREN ZUMARKALEA)

Argi instalazio parte-hartzailea, non ikusleak bere itzalaren proiekzioarekin jolastu dezakeen, inguruko argiaren kolore desberdinen arteko erlazioa esploratuz.

23. MAELXTROM (IBERDROLA)

Ikuskizun honen arima tresna bakar bat da, artistak berak sortua: ikus-entzunezko muntaia batekin sinkronizatuko hiru bateria, Maelxtromek zuzenean markatutako erritmora mugituko dena. Etorkizuna oraintxe da! (Iberdrolak ekoitzi eta asmatutako ikuskizuna).

24. MAGIA TXOKOAK (GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA)

Ekainaren 16ko gauean, sei azti arituko dira Guggenheim Bilbao Museoaren atrioko txoko eta saio desberdinetan. Argiak eta magia publiko guztientzat elkartuak GAU ZURIAn.

25. SPLASH! (DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO FATXADA)

“Splash” instalazioak elkarrekin konbinatzen ditu argiztapena, bideo mapping-a eta soinua, publikoak parte hartu eta goza dezan. Ausartu zaitez txirrista horretatik modu birtualean murgiltzera Bilboko Itsasadarrean.

26. STRATUM (BIZKAIA ARETOA)

Stratum oihartzun interaktibozko jolas bat da. Ikusiezina ikusgarri bihurtzen duen obra bat… Esku batek atzemate-interfaze baten gainean egiten dituen atzera-aurrerak espazioan gorpuzten dira argi-geruzen bidez.

27. THE UPROOTED (ABANDOIBARRA)

Lorontzietan jarritako lore argitsuak Abandoibarraz jabetu dira. Lore horien petaloak plastikozko poltsa birziklatuz eginda daude birziklapenaren garrantzia ikusarazteko. Instalazioak aukera emango dio publikoari murgil egiteko giro koloretsu, irreal eta kasik magiko batean sortutako ingurunean.

28. ITSASARGIAK (EVARISTO CHURRUCA MOILA)

Hiriko argi publikoko farola errenkadak, galaz jantzita GAU ZURIRAKO. Evaristo Churruca Moilako farolek iragartzen dute iritsi dela GAU ZURIA Bilbora.

29. SWING-a ITSAS MUSEOA (RAMON DE LA SOTA MOILA)

Zatoz Bilboko Itsasadarra Itsas Museora zure GAU ZURIA berezia izan dadin: bi gau artez eta swing-ez beterik, erakusketez eta dantzez inguraturik.

 

30. BIG DANCERS
Lau metro altuko txotxongilo erraldoiek animatuko dituzte Alde Zaharreko kaleak koreografiako erritmo eta mugimenduekin sinkronizatutako musika eta argi efektuekin. Four Friends taldeak, Eider Satsaga abeslariarekin, hiru emanaldi eskainiko ditu: 21:30, 22:30 eta 23:30.