Herriak eta Hiriak
Abusuak adingabekoei
Gizon bat atxilotu dute Tuteran bi adin txikikori sexu-abusuak egitea leporatuta
Agentziak | Erredakzioa
Gizona neskato bietako bat musukatzen saiatu zen eta, besteari, ipurdia ukitu zion.
Polizia Nazionalak 52 urteko, eta aurrekari penalik gabeko, gizon bat atxilotu du Tuteran, bi adin txikiri sexu-abusuak egitea leporatuta.
Ikerketa neskato bietako baten amak gertatutako salatu ostean abiatu zen.
15 urteko adin txikiak jakitera eman zuenez, bi neskak Herrerias kaleko eserleku batean zeuden eseritak txirrinduan igota eta txirrindulari jantziekin zioan gizon bat hurbil zitzaienean.
Gizonak alboko herri batekoa zela esan zien, eta 13 edo 14 urte ote zituzten galdetu zien; ondoren, gaztetxoak ziruditela eta politak zirela esan zien.
Gizonak alde egingo zuela esan zien eta agurtzeko eskua luzatu zion bati, orduan neskaren besoaz tiratu eta ahoan musukatzen saiatu zen.
Neskak aurka egin zion gizonari eta behin eta berriro burua mugitu zuen musua saihesteko; era beran, eskua askatzeko indarra egin eta azkenean lortu zuen ihes egitea.
Orduan, gizona beste neskarengana hurbildu zen eta ipurdia ukitzen hasi zitzaion ahoan musukatzen saiatzen zen bitartean.
Neskatoa izututa zegoela ikusita, aurretik erasoa jasotako neskak gizonaren txirrindua bultzatu zuen eta ihes egite lortu zuten biek.
Erasoa gertatu ostean, biktimetako batek gogoratu zuenez, orain dela bi urte gizonak jarrera bera izan zuen berarekin, baina orduan salaketarik ez zuela ipini azaldu zuen.
Poliziak abusuen nondik norakoak ikertzen jarraitzen du, biktima gehiago egon daitezkeela uste baitute.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.