Itxi

Herriak eta Hiriak

Sutea Donostian

Hiru pertsona ospitaleratu dituzte Donostiako etxe batean sua piztu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Sua 10:15ean piztu da, Alde Zaharreko Narrika kalean, eta Donostia Ospitalera eraman dituzte bizilagun horiek, kea arnastu baitute.

  • Suhiltzaileak Donostian. Argazkia: Euskadiko Suhiltzaileak.

    Suhiltzaileak Donostian. Argazkia: Euskadiko Suhiltzaileak.

90 urteko emakume bat eta beste bi pertsona Donostia Ospitalera eraman dituzte asteazken goizean, Alde Zaharreko etxebizitza batean sua piztu ostean, Donostiako Udalak eta suhiltzaileek jakitera eman dutenez.

Suhiltzaileak, anbulantziak eta udaltzainak 10:15 aldera joan dira Narrika kalera, sutea piztu baita kale horretako 23. zenbakia duen atarian.

Martin Ibabe Donostiako Segurtasun zinegotziak azaldu duenez, sutea "ustekabean" piztu da 90 urteko emakumea bizi den etxebizitzako sukaldean, eta logela batera zabaldu da ondoren.

sutea donosti incendio narrika

Argazkia: Euskadiko Suhiltzaileak.

Suhiltzaileek laster itzali dute sua, eta eraikin horretako bi pisu hustu dituzte, ospitaleratu dituzten bizilagun horiena, hain zuzen, kea arnastu baitute.

Udaleko teknikariek etxebizitzen egoera aztertuko dute kaltetuak etxera itzul daitezkeen zehazteko.