15:22

Herriak eta Hiriak

Renfe

'Hondartzarako trena', larunbatetik martxan Gasteiz eta Donostia artean

Agentziak | Erredakzioa

Egunero ibiliko da, bi zentzuetan, ekainaren 30etik abuztuaren 31ra arte.

  • Kontxako hondartza. Irudia: EiTB

    Kontxako hondartza. Irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gasteiz eta Donostia arteko "hondartzarako trena" egunero ibiliko da larunbat honetatik (ekainak 30) abuztuaren 31ra arte.

Renfek jakinarazi duenez, ibilbidea 449 serieko trenek egingo dute. 258 pertsona garraiatzeko ahalmena dute, eta beste hainbat zerbitzuren artean, aire girotua, mugikortasuna mugatua duten pertsonarentzako espazioa eta eserlekuetan entxufeak dituzte.

Trena 08:57an abiatuko da Gasteiztik, eta 10:48an iritsiko da Donostiara.

Bueltako bidea 19:57an abiatuko da Donostiatik, eta 21:45ean iritsiko da Gasteizera.

Larunbatetan ordutegi desberdina izango du: Donostiatik 20:40ean irtengo da, eta Gasteizera 22:28ean helduko da.

Joan-etorriak 19,90 euroko salneurria izango du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena