Herriak eta Hiriak
2018KO KARMENGO JAIAK
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Aintzane Urkijo alkateak azpimarratu duenez, zerbitzuak 'funtzionatu' egin du eta erabiltzaileek balorazio 'oso positiboa' egin dute.
Emakumeei etxera laguntzeko zerbitzua, Santurtzin. ETBren bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
378 emakumek eta adin txikiko 10 gizonezkok baliatu dute Santurtziko Udalak jaietan etxera laguntzeko doako zerbitzua. Karmengo jaiak uztailaren 13an hasi eta atzo amaitu ziren.
Aintzane Urkijo alkateak ohar bidez jakinarazi duenez, zerbitzua erabili duten emakumeen % 57 adin txikikoak ziren. Kasu gehienetan (% 96) bidea oinez egin dute eta gainerakoetan, autoz. Guztira, 580 kilometro egin dituzte laguntza eskatzen zutenei etxera laguntzen.
Urkijoren esanetan, festa batzordearen ekimenez jaien lehen asteburuan hasi zen zerbitzuak "funtzionatu" egin du eta erabiltzaileen artean ere balorazio "oso positiboa" izan du.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa