17:04

Herriak eta Hiriak

2018KO KARMENGO JAIAK

Emakumeei etxera laguntzeko doako zerbitzua jarriko du martxan Santurtziko Udalak

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Prebentziorako eta laguntzarako kideek eskainiko dute zerbitzua, orduero, 01:00etatik 06:00etara, Olatuen parkean kokatuta egongo den DYAko karpatik abiatuta.

1:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Santurtziko Udalak emakumeei etxera laguntzeko doako zerbitzua eskainiko du Karmengo jaietan, uztailaren 13tik 22ra bitartean.

Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, prebentziorako eta laguntzarako kideek eskainiko dute zerbitzua, udaltzainen gainbegirapean. Jaietako lehen asteburua igarotakoan, zerbitzuaren balorazioa egingo dute "jarraipena eman ala ez" erabakitzeko.

Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak azaldu duenez, sexu-erasoak saihestea da ekimenaren helburua. Zerbitzua, orduero aterako da, 01:00etatik 06:00etara, Olatuen parkean kokatuta egongo den DYAko karpatik.

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena