Itxi

Herriak eta Hiriak

Trafiko arau hausteak

Motorzale bat atzeman dute Iruñean, argi, aseguru eta gidabaimenik gabe zebilela

Agentzia | Erredakzioa

Horrez gain, kalamu, anfetamina eta metanfetamina drogetan positibo eman du 20 urteko mutilak.

Iruñeko Udaltzaingoak 20 urteko motorzale bat inputatu du trafikoko zenbait arau hausteagatik. Besteak beste, argi, aseguru eta gidabaimenik gabe eta drogatuta gidatzea egotzi diote.

Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez, 02:40 aldera Mendillorri auzoko kale batean atzeko argirik gabe zihoan motor bat ikusi dute agente batzuek.

Ibilgailua geldiarazi ondoren, gidaria egoera kaskarrean zegoela igarri dute, eta polizia-etxera eraman. Alkohol eta droga probetan positibo eman du mutilak, zehazki, kalamu, anfetamina eta metanfetamina drogetan.

Gerora egindako egiaztapenetan atzeman dutenez, gidaria ez zuen asegururik ezta gidabaimenik ere.