Itxi

Herriak eta Hiriak

Gertaera

Iruñean desagertutako gizonezkoa onik topatu dute

Agentziak | Erredakzioa

Alde zaharrean desagertu da gizona, eta bilaketa-dispositiboa egun osoan zehar indarrean egon ostean, 17:00ak aldera topatu dute.

Arratsalde honetan Foruzaingoak onik aurkitu du astelehen goizean Iruñean desagertutako gizonezkoa. Alzheimerra duen pertsona horren bilaketa-dispositiboa eguerdian jarri dute martxan, eta bost orduz bere bila aritu dira.

Foruzaingoak Twitter bidez zabaldutako mezu batean azaldu duenez, alde zaharrean desagertu da gizona, eta bilaketa-dispositiboa egun osoan zehar indarrean egon ostean, 17:00ak aldera topatu dute.

Foruzaingoak eskerrak eman dizkie bilaketa horretan parte hartu duten kideei.