Itxi

Herriak eta Hiriak

Gipuzkoa

Sute batek okindegi bat kiskali du Tolosan, baina ez da inor zauritu

Agentziak | Erredakzioa

18:15 aldera piztu da sua, San Esteban auzoan. Litekeena da instalazio elektrikoa izatea sutearen sorburua. Ez da inor zauritu, baina lanean ari ziren hiru pertsona artatu behar izan dituzte.

Sute batek Tolosako (Gipuzkoa) okindegi bat kiskali du ostegun arratsaldean, baina ez da langilerik zauritu, berehala atera baitituzte kalera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Antza denez, 18:15ean piztu da sua, San Esteban auzoko okindegi batean. Lehen datuen arabera, litekeena da instalazio elektrikoa izatea sutearen sorburua. Bertaratu diren suhiltzaileek bi ordu behar izan dituzte sugarrak guztiz amatatzeko.

Ez da inor zauritu, baina lanean ari ziren hiru pertsona kalera atera behar izan dituzte. Okindegia erabat kiskalita geratu da.