Itxi

Herriak eta Hiriak

HIRI SEGURTASUNA

Donostiako Udalak Zurriola hondartzako argiztapena hobetuko du

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Udan inguru horretan izandako sexu-erasoen ondoren, gauean segurtasuna hobetzeko neurriak hartuko ditu Udalak.

  • Zurriola hondartza. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

    Zurriola hondartza. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

Donostiako Udalak Zurriola hondartza inguruan argi gehiago jarriko ditu, segurtasuna hobetzeko.

Udan ingurune horretan izandako sexu-erasoen ondotik, neurriak hartuko zituela iragarri zuen Udalak. Argiztapena hobetzea izango da horietako bat.

Udal zerbitzuak dagoeneko lanean ari dira eta "ahalik eta azkarren" prest izatea espero dute.

Dena den, Eneko Goia alkateak ez du arazoaren fokua Zurriola inguru horretan jarri nahi. Ildo horretan, antzeko egoerak "hiriko beste zenbait tokitan" gertatu direla adierazi du.