Itxi

Herriak eta Hiriak

XXIV. Kriskitin Lasterketa

400 bat lagunek parte hartu dute Gasteizko Kriskitin Lasterketan

Agentziak | Erredakzioa

Lasterketa amaitu ondoren, Gesto Deportivo elkarteak jaso du Urrezko Kriskitina, egindako lanagatik. Parte-hartzaileek pertsona itsuen modura egin dute korrika, gizarte bateratzaile baten alde.

  • 500 bat lagunek parte hartu dute Gasteizko Kriskitin Lasterketan.

    Gasteizko XXIV. Kriskitin Lasterketa. Argazkia: Gasteizko Udala

400 bat lagunek parte hartu dute larunbat honetan Gasteizko XXIV. Kriskitin Lasterketan. ONCEk antolatuta, parte-hartzaileek pertsona itsuen modura egin dute korrika, gizarte bateratzaile baten alde.

Besteak beste, Beatriz Artolozabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, Peio Lopez de Munain Gasteizko lehen alkateordeak, Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuak eta Axier Urresti Vital Fundazioko zuzendari nagusiak hartu dute parte lasterketan, begiak estalita.

Lasterketa amaitu ondoren, Gesto Deportivo elkarteak jaso du Urrezko Kriskitina, eskola adinean daudenen kirol ekitaldietan kiroltasuna sustatzeko programak, prebentzio eta esku-hartze estrategiak eta prestakuntza lantegiak garatzen egindako lanagatik. Saria Alfredo Saenz Gesto Deportivo elkarteko presidenteak hartu du.