cerrar buscador

Desgaitasuna

1 / 6 Hurrengoa
Ibai Magdaleno, Virtus munduko txapeldun errepideko 10 kilometrotan

Ibai Magdaleno, Virtus munduko txapeldun errepideko 10 kilometrotan

Euskal atletak urrezko domina lortu du Almatyn (Kazakhstan) jokatutako Munduko Txapelketan, 33:15 eginda. Halaber, adineko taldeari erreparatuta, lasterketako sailkapen nagusiko hirugarren postua eskuratu du.
Amaia Zalacainek braille kit-arekin nola bozkatzen den erakutsi digu

Amaia Zalacainek braille kit-arekin nola bozkatzen den erakutsi digu

Itsu dauden edo ikusmen-urritasuna duten 66 pertsonak eman dute botoa igande honetako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, braille kitari esker. ONCEk nabarmendu du horrela ahalbidetzen dela "boto eskuragarrirako eskubidea aukera-berdintasunean erabiltzea".

Senperena eta De Anta txapeldun, urritasun fisikoa duten pilotarien finalean (10-25)

Senperena eta De Anta txapeldun, urritasun fisikoa duten pilotarien finalean (10-25)

Asier Navaridas eta Beñat Lizaso gainditu dituzte Zarautzen jokatutako finalean, 10-25.

Pilota egokituaren finala aurkeztu dute Zarautzen

Pilota egokituaren finala aurkeztu dute Zarautzen

Igande eguerdian ETB1en ikusi ahalko da Pilota Egokituaren Sari Nagusia Zarautzen, Aritzbatalde frontoian. Adimen urritasuna eta urritasun fisikoa duten pilotariek jokatuko dute finala, urritasunen arabera bi partida desberdin izanik.

''Ikusmen-murriztuarekin irla batetik bestera igeri egiteko gai naizela sentitzeak topera jartzen nau''

''Ikusmen-murriztuarekin irla batetik bestera igeri egiteko gai naizela sentitzeak topera jartzen nau''

Itziar Gonzalezek erretinosi pigmentarioa du eta horrek ikusmen murriztua izatea eragiten dio. Formenteratik Eivissara 12 kilometro egingo ditu igerian bi kiderekin batera. Gogotsu dago fatorren ekainaren 22an egingo duten erronkako, eta prestaketa lanak nola doazen kontatu digu.

Bidaideak Bilbao Champions Cupeko final-laurdenetan izango da, Köln 99ers taldeari irabazi ondoren (68-55)

Bidaideak Bilbao Champions Cupeko final-laurdenetan izango da, Köln 99ers taldeari irabazi ondoren (68-55)

Bilbotarrek final-laurdenetarako txartela lortu dute. Iazko edizioan finalera iritsi ziren, baina ezin izan zuten garaikurra altxatu.
Bidaideak Bilbok gurpil-aulkiko saskibaloiko Champions Cup txapelketari ekingo dio ostiralean

Bidaideak Bilbok gurpil-aulkiko saskibaloiko Champions Cup txapelketari ekingo dio ostiralean

Bizkaitarrek Istanbulen Champions Cupeko final-laurdenetarako txartela lortzen saiatuko dira.
'Gutxitu' hitza Espainiako Konstituzioaren 49. artikulutik ezabatzea onartu du Senatuak

'Gutxitu' hitza Espainiako Konstituzioaren 49. artikulutik ezabatzea onartu du Senatuak

Diputatuen Kongresuak helarazitako testuari aldaketarik egin ez zaionez, ez da behe ganberara itzuliko eta Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu orduko sartu da indarrean.
Senatua, Espainiako Konstituzioaren hirugarren erreforma onartzeko prest

Senatua, Espainiako Konstituzioaren hirugarren erreforma onartzeko prest

Espainiako Konstituzioaren 49. artikuluan "gutxitua" terminoaren ordez "desgaitasuna duen pertsona" jartzeko erreformaren azken urratsa izango da.
Isabel Verdini dantza irakasleak jaso du 2024ko Urrezko Danborra

Isabel Verdini dantza irakasleak jaso du 2024ko Urrezko Danborra

25 urte baino gehiagoko ibilbidea du donostiarrak, eta desgaitasunen bat duten pertsonekin Verdini Dantza Taldean egindako lanagatik saritu dute. Donostiako Udalean izandako ekitaldi batean jaso du golardoa Verdinik, oso hunkituta.

Gutxitu hitza Espainiako Konstituziotik ezabatzea onartu du Kongresuak, eta Senatura igaro da erreforma

"Gutxitu" hitza Espainiako Konstituziotik ezabatzea onartu du Kongresuak, eta Senatura igaro da erreforma

49. artikuluaren testutik "gutxitu" hitzaren ordez "desgaitasuna duen pertsona" jarri du erreformak. Voxek kontra bozkatu du.
'Gutxitu' hitza ezabatzetik harago, Konstituzioan aldaketa gehiago egitea baztertu du Kongresuko Mahaiak

'Gutxitu' hitza ezabatzetik harago, Konstituzioan aldaketa gehiago egitea baztertu du Kongresuko Mahaiak

Atzo, Kongresuak lehen pausoa eman zuen 'gutxitu' hitza Espainiako Konstituzioaren 49. artikulutik ezabatzeko. Alderdi politiko batzuek aukera baliatu nahi zuten Carta Magna deiturikoan beste aldaketa batzuk egiteko, baina Kongresuko Mahaiak atzera bota ditu aurkeztutako zuzenketak.
Eusko Jaurlaritzak familientzako laguntza guztiak gida batean jaso ditu

Eusko Jaurlaritzak familientzako laguntza guztiak gida batean jaso ditu

Abenduaren 19tik aurrera egongo da ikusgai eta deskargatzeko moduan euskadi.eus webgunean, eta familia arloari eragiten dieten laguntza, zerbitzu eta ekimenak aurkitzeko modu erraza izango da.
Adimen desgaitasuna duten pertsonentzako lan eskaintza publikoa deitu du Eusko Jaurlaritzak

Adimen desgaitasuna duten pertsonentzako lan eskaintza publikoa deitu du Eusko Jaurlaritzak

Sarbide probak 2024ko lehen hiruhilekoan egingo direla aurreikusten da, eta hautaprobetan parte hartu ahal izango dute % 33ko edo gehiagoko desgaitasun intelektuala duten 16 urtetik gorako pertsonek.
Bakuntza, aniztasunean sareak sortzen

Bakuntza, aniztasunean sareak sortzen

Desgaitasun intelektuala duten gazteen artean harremanak egiteko sortu dute Bakuntza elkartea zenbait gurasoren ekimenez. Diagnostiko ezberdinak izan arren, elkar ulertu eta zaintzeko balio die ekimenak. Euskadi Irratiko Faktorian ezagutu dugu taldea.
Iñaki Alkorta Gureaken presidentea hil da

Iñaki Alkorta Gureaken presidentea hil da

"Giltzarri izan zen Gureaken sorkuntzan eta zabalkundean", eta erakundearen zuzendari izan zen 1977tik 2011ra, eta presidente 2006tik aurrera.
EAEko biztanleriaren % 6,3 bizi da desgaitasun egoeran

EAEko biztanleriaren % 6,3 bizi da desgaitasun egoeran

Profil nagusia % 65etik beherako desgaitasuna duen gizon nagusiarena da. Jaurlaritzak kolektibo horren diagnosia egin du bizimodu independentearen eredua bultzatzeko. Jasotako datuen arabera, pertsona horien langabezia tasa % 16,5ekoa, tasa orokorraren ia halako bi.
Itziar Perez: Mugitzeko zailtasuna dugunok ez dugu Bilbora joateko aldiriko trenik

Itziar Perez: "Mugitzeko zailtasuna dugunok ez dugu Bilbora joateko aldiriko trenik"

Renferen aldirietako trenak ez daudela behar bezala egokituta salatu du Itziar Perez Etxebarrena Fekoor Bizkaiko desgaitasun fisikoa dutenen elkarteko kideak. Trenaren eta nasaren arteko zuloaren ondorioz ezinezkoa zaio bagoietara igotzea, beraz, beste bide batzuk erabiltzera derrigortua dago.
Amagoia Arrietak bocciako Europako txapelketa irabazi du

Amagoia Arrietak bocciako Europako txapelketa irabazi du

Basque Teameko kirolariak urrea eskuratu du BC1 kategorian, finalean Kinga Koza poloniarra 5-3 azpiratuta.
Gorabideko langileek berretsi egin dute LAB eta ESK sindikatuek enpresarekin adostutako aurreakordioa

Gorabideko langileek berretsi egin dute LAB eta ESK sindikatuek enpresarekin adostutako aurreakordioa

Negoziazioaren blokeoaren aurrean, ELA, LAB eta ESK sindikatuek bost greba egun gehiago deitu dituzte ekainaren 12, 13, 14, 15 eta 16rako. Batzordeak ez du baztertzen "greba mugagabea" baloratzea, aldarrikapenak lortu ezean.
Gorabideko langileek gaur abiatuko dute ostiralera arte deitutako bost greba egunetako lehena

Paziente gorrak artatzeko osasun arloko profesionalek zeinu hizkuntza jakiteak berebiziko garrantzia du

Paziente gorrak artatzeko osasun arloko profesionalek zeinu hizkuntza jakiteak berebiziko garrantzia du

Diagnostiko zuzen bat egiteko ezinbestekoa da medikuaren eta gaixoaren arteko komunikazioa ona izatea, baina pazientea gorra denean, askoz ere zailagoa da. Osasun arloko profesional gutxik menperatzen dute hizkuntza eta estatuan Basurto eta Madrilgo ospitale batek bakarrik eskaintzen dute hau.

Gorabide eta Gaude elkarteek manifestazioa egin dute Bilbon lan hitzarmen duina aldarrikatzeko

Gorabide eta Gaude elkarteek manifestazioa egin dute Bilbon lan hitzarmen duina aldarrikatzeko

Bizkaian adimen desgaitasuna duten pertsonekin lan egiten duten Gorabide eta Gaude elkarteak greban daude azken asteetan lan hitzarmen duin baten alde borrokan. Gaur, maiatzak 24, goizeko 10:30ean manifestazioa egin dute, lau urtetan soldata igoerarik izan ez dutela salatzeko.

Garun-paralisia duen Noelia da Costaren borroka ez da alferrik izan: EHUk araudia aldatuko du laguntza emateko

Garun-paralisia duen Noelia da Costaren borroka ez da alferrik izan: EHUk araudia aldatuko du laguntza emateko

Gizarte langintzako graduondoa egiten ari da ikasturte honetan gasteiztarra eta ukatu egin dio EHUk laguntza, titulua ofiziala ez dela argudiatuta. Leioako campusera ama berekin joaten ibili da, lau orduz pasiloan zain egon behar izan du alabari komunera lagundu ahal izateko.
Mikel Bidaurre: ''Gurpildun aulkia ipurdian eraman behar da, ez buruan''

Mikel Bidaurre: ''Gurpildun aulkia ipurdian eraman behar da, ez buruan''

Mikel Bidaurrek 24 urterekin izandako istripu batean bizkar-hezur muineko lesioa izan zuen. Gurpil aulkian dago orain, baina kontatu digunez, lehen baino gehiago mugitzen da.

Mesedetako mojen egoitzako langileak Laudioko elizan itxi dira, Orozkoko zentroaren itxieraren kontra

Mesedetako mojen egoitzako langileak Laudioko elizan itxi dira, Orozkoko zentroaren itxieraren kontra

Orozkoko Ibarra auzoan dagoen egoitza ixteko arriskuan dago. Bertan, 43 langilek aniztasun funtzionala duten 63 emakume zaintzen dituzte. Egoitza ixteko mehatxuaren aurrean, egoeraren ardura bere gain hartzeko eskatu diote Foru Aldundiari.
''Arrasate Errugbi Inklusiboan ez ditugu arauak egokitzen, bakoitzaren erritmoak errespetatuz jokatzen dugu''

''Arrasate Errugbi Inklusiboan ez ditugu arauak egokitzen, bakoitzaren erritmoak errespetatuz jokatzen dugu''

Arrasate Errugbi Taldeak desgaitasunen bat duten pertsonentzako errugbi inklusiboaren taldea du. Onurak ez dira fisikoak bakarrik eta horri buruz hitz egitera etorri dira arduraduna eta jokalarietako bat: Belen Aranbarri eta Antton Unanue.

Mugikortasun arazoak dituztenentzako balio duten tresnak berrerabiltzeko kanpaina egiten ari dira Nafarroan

Mugikortasun arazoak dituztenentzako balio duten tresnak berrerabiltzeko kanpaina egiten ari dira Nafarroan

Etxean baztertuta diren makuluak, gurpildun-aulkiak, taka-takak… Jasotzen ari dira COCEMFE eta ASPACE elkarteak proiektu horren baitan, eta harrera aparta izaten ari omen dira.

Berdinen artean laguntzeko helburua du Fekoorreko mentoreen programak

Berdinen artean laguntzeko helburua du Fekoorreko mentoreen programak

Egunerokoa errazteko trikimailuak erakusten dizkio mentoreak desgaitasuna duen beste pertsona bati.
Garuneko paralisia duten 15 haur ari dira exoeskeleto berri batekin lanean

Garuneko paralisia duten 15 haur ari dira exoeskeleto berri batekin lanean

Danelek 4 urte ditu eta garuneko paralisia, Aspaceko erabiltzailea da eta gaur exoeskeletoarekin lan saioa egitea tokatzen zitzaion. Amak haurrari on egiten diola ziurtatzen du. Aita Menni, Aspace eta Gipuzkoako Foru Aldundia elkarlanean ari dira haur horien bizi kalitatea hobetzeko.

Baskonia Mixed Ability: desgaitasuna duten eta ez duten pertsonak, talde berean

Baskonia Mixed Ability: desgaitasuna duten eta ez duten pertsonak, talde berean

Baskonia egitasmo horren atzean dago. Desgaitasuna nola ikusten dugun aldatzea da beste helburuetako bat. EITB Media haiekin izan da, kantxan.

Nekane Zalbide, Marea Urdina: “Aniztasun funtzionala daukagu baina pozik bizi nahi dugu, parte izan nahi dugu”

Nekane Zalbide, Marea Urdina: “Aniztasun funtzionala daukagu baina pozik bizi nahi dugu, parte izan nahi dugu”

Nekane Zalbideren semeak Luken du izena eta autismoa du eta Marea Urdina elkarteko kideak dira biak. Ane Segurolak, Marea Urdineko kideak, hemiparesia du. Garun paralisiaren ondorioz, ortesi bat erabiltzen du ibili ahal izateko.

Aniztasun funtzionala duten pertsonek naturaz goza dezaten ahalbidetzea du helburu Montes Solidarios elkarteak

Aniztasun funtzionala duten pertsonek naturaz goza dezaten ahalbidetzea du helburu Montes Solidarios elkarteak

Askotan pertsona hauentzat eskuraezinak diren baliabideak euren eskura jarriz, lur azpian dagoen aberastasun hori ezagutu eta ikusi ahal izan dute proiektu horri esker. Oñatiko Arrikrutz haitzuloa aukeratu dute horretarako. Isabel eta Juanekin izan gara, lur azpitik 50 metrora.
Mugikortasun arazoak dauzkatenak ere sartu dira Arrikrutz kobazulora

Mugikortasun arazoak dauzkatenak ere sartu dira Arrikrutz kobazulora

Mugikortasun arazoak dauzkaten bost pertsona Oñatiko Arrikrutz kobazuloan sartu dira igande goiz hontan, Joelette izeneko aulki berezi bati esker. Sartu baino ordu erdi lehenago, Euskadi Irratiarekin izan dira ekimenaren bultzatzaileak.
Honelakoa da Hank, Urretxuko enpresa batek sortutako exoeskeletoa

Honelakoa da "Hank", Urretxuko enpresa batek sortutako exoeskeletoa

"Hank" exoeskeletoa paziente bakoitzaren beharretara egokitzeko gai da eta tablet baten bidez kontrolatzen da. Asmakizun aitzindaria da gaixotasun baten ondorioz mugitzeko ezintasuna duten pertsonentzat.

''Nire ametsa da zoriontsu izatea eta lan bat bilatzea, eta horrekin ahalik eta ondoen bizitzea''

''Nire ametsa da zoriontsu izatea eta lan bat bilatzea, eta horrekin ahalik eta ondoen bizitzea''

Kimetz Furundarenak Larsen Sindromea du jaiotzatik eta gurpildun aulkian bizitzera behartzen du horrek. Bost anai-arreba dira eta bera da zaharrena, baina egoera honek familia batu eta indartu egin duela diote. Hemen izan dira Kimetz eta bere ama Agurtzane Agirre.

Bilboko Udaleko 60 langilek zeinu-hizkuntza ikasteko tailerrak jasoko dituzte

Bilboko Udaleko 60 langilek zeinu-hizkuntza ikasteko tailerrak jasoko dituzte

Arreta puntuetan lan egiten duten funtzionarioek jasoko dute formakuntza, gorrak diren herritarrak behar bezala artatu ahal izateko.

Aitor Bedialauneta, Euskal Gorrak federazioa: ''Gure behar nagusia komunikazioa eta informazioa dira''

Aitor Bedialauneta, Euskal Gorrak federazioa: ''Gure behar nagusia komunikazioa eta informazioa dira''

Aitor Bedialauneta Euskal Gorrak federazioko presidenteak dioenez, pertsona gorren irisgarritasun arazoak guk uste baino handiagoak dira. Azaldu duenez, komunikazioa eta informazioa dira kolektiboaren behar handienak. Gorren kolektiboa oso anitza da, eta beharrak ezberdinak dira.

Josean Txintxurreta, itsua: ''Erruki gutxiago eta baliabide publiko eta aukera gehiago behar ditugu''

Josean Txintxurreta, itsua: ''Erruki gutxiago eta baliabide publiko eta aukera gehiago behar ditugu''

Josean Txintxurretak 19 urte zituela galdu zuen ikusmena errepide istripu batean, eta, geroztik, egunero bizi ditu irisgarritasun arazoak. Begiris elkarteko presidentea da, eta baliabideak eta aukerak eskatzen ditu irisgarritasun arazoak dituzten pertsonentzat.

Joseba Leturia, gurpil-aulkian dabil: ''Koxka txikiena ere, gurpil hauekin oztopo handia da''

Joseba Leturia, gurpil-aulkian dabil: ''Koxka txikiena ere, gurpil hauekin oztopo handia da''

Joseba Leturiari 2009an diagnostikatu zioten esklerosi anizkoitza, eta 2015etik gurpil-aulkian dabil. Irisgarritasunari dagokionez, hobetzeko asko dagoela dio: garraio publikoan, urbanizazioan, ostalaritzan… Laguntza gehiago eskatzen du irisgarritasunean hobetzeko.

1 / 6 Hurrengoa