Herriak eta Hiriak
BILBO
Bilboko Udalak San Frantzisko auzoko zaintza kamerak berrituko ditu
AGENTZIAK
Aurreikuspenen arabera, aldaketa urteko azken hiruhilekoan egingo da. Kamera berriak kalitatezko irudiak grabatzeko gai izango dira, egunez zein gauez.
-
Bi ertzain Bilboko San Frantzisko auzoan. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Bilboko Udalak San Frantzisko auzoko zaintza kamerak kendu eta bereizmen handiko beste batzuk jarriko ditu. Gainera, bideozaintza eremua zabalduko dute.
Udalak ostiral honetan ohar bidez jakinarazi duenez, udal gobernuak aste honetan bertan onartu du kontratu berriaren lizitazioa, ia 270.000 euroren truke. Gaur egun dauden kameren ordez (duela 10 urtekoak), bereizmen handikoak ipiniko dituzte. Kamera berriak kalitatezko irudiak grabatzeko gai izango dira, egunez zein gauez, koloretan.
Kamera berriak San Frantzisko auzoko "puntu estrategikoetan" eta inguruko guneetan kokatuko dira. Horrenbestez, gaur egun bideoz grabatzen den eremua zabalduko da.
Udalaren esanetan, herritarren eskaerari erantzuteko hartutako erabakia izan da. Aldaketa, segur aski, urteko azken hiruhilekoan egingo dira, behin lizitazio prozesua gauzatuta.
Bi familiatako 30 kidek borroka handia izan dute San Frantziskon